-
Hirugarren ikastetxe publikoa administratiboki sortu eta eraikitze prozesua azkartzea, 2015-2016 ikasturterako martxan egon dadin, auzokide gazteenek duten auzoan erlazio sozio-afektiboak errotzeko eskubidea errespetatuz. Ikastetxe berri honek, familia eta lana bateragarri izan daitezen eta hainbeste familiak auzotik kanpoko eskoletara joan behar izan ez dezaten lagunduko luke, jaiotza tasa altuena duen auzoan eskaintza eta eskaria erregulatzen lagunduz. Eraikuntza lanek irauten duten bitartean, behin-behineko kokapena eskatzen dugu auzoan bertan.
-
Hurrengo ikasturterako Bigarren Hezkuntzako Institutua administratiboki sortuta egotea eta obrak ahalik eta lasterren has daitezela. Eraikuntza lanek irauten duten bitartean, behin-behineko kokapena eskatzen dugu auzoan bertan.
-
Noiz eta nola egingo da Mariturri LHIko eraikin berrira lekualdatzea? Lan plangintzako epeak eta zehaztasunak bermatzea nahi dugu.
-
Laugarren lerrorik ez gaur egun dauden bi ikastetxe publikoetan. Hiru lerro izateko prestatutako ikastetxeetan laugarren lerro bat zabaltzeak masifikazioa eta hezkuntza-kalitatean murrizketa itzela baino ez dakar. Gauza bera gertatzen da geletako ratioen igoerarekin, auzoko bi ikastetxe publikoetan legez kanpo gertatzen dena jadanik. Izan ere, haur hezkuntzako geletan ratioen igoerak ez baitu inolako legek baimentzen. Eta honekin arazoei partxe bat jarri besterik ez da egiten, arazoak konpondu barik utziz. Zoritzarrez ez da ohiz kanpoko neurri bat bezala ezartzen, urtero egoera berdina errepikatzen delako, ikastetxe askotan bezala, Zabalganan.
